XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), 1.968.ean J. Schmitt-ek irrati-iturri aldakor bat aurkitu zuen BL Lac-en posizio berberan eta urte gutxitan beste antzeko objektu batzu aurkitu ziren.

Hasieran objektu hauek ez ziren galaxia aktibo bezala sailkatu beraien espektroaren analisiak ez zuelako inongo emisio-lerrorik edo bereiztasunik agertzen.

Homogeneotasun horrek ez zuen, gainera, gorriranzko lerrakuntza kalkulatzen uzten distantzia ere kalkulatu ezin zelarik.

Edozein modutan zientzilariak laster hasi ziren pentsatzen behar bada objektu haiek ez zirela izar aldakorrak.

Arazoa 1.974.ean argitu zen J. E. Gunn-ek eta J. B. Oke-k objektu hauetan behatuak izan ziren harizpi inguratzaileen espektroa lortu zutenean.

Horretarako, argiaren sarrerarako eraztun formako zabaldura bat bakarrik utzi zuten honela nukleoaren argia sartzen zelarik.

Harizpien espektroa galaxia eliptikoenaren berdina gertatu zen, honela arazoa ebazten zelarik.

Espektroaren itxuratik ondorioztatutako Doppler lerrakuntzaren arabera, BL Lac galaxiarentzat konkretuki, urruntze-abiadura 20.000km/s ingurukoa da eta distantzia 1.400 milioi argi-urte gutxi gorabehera.

2.- KUASAREAK Goazen orain unibertsoan behatzen ditugun objekturik urrunenak aztertzen.

Astro hauek ere irrati-teleskopioz eginiko lanen bidez aurkituak izan ziren.

Lehenengo aurkitu zena, 3C48, Cambridg-eko irrati-iturrien katalogoan zegoen, baina bere argiaren espektroa lortu zenean oso bereiztasun arraroa agertu zuen: behatzen ziren emisio-lerroak ez ziren beste inolako objektuenak bezalakoak.

1.962.-ean Ilargiak 3C273 irrati-fokua ezkutatzen zuela eta, bere posizioa ondo mugatzeko aprobetxatu zen honela bere identifikazio optikoa lortzeko.

Lan hori egin ondoren bere espektroa aztertu zen (...).